Bazkide eta lagun
agurgarriak:
Datorren otsailaren 28 eta 29an, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako
Legebiltzarrak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak “Despopulazioari
buruzko jardunaldiak” antolatu ditu.
Bertan, Eusko Ikaskuntzak parte hartuko du hitzaldi batekin,
problematika hau lantzen diharduen lantaldearen hausnarketa
plazaratzeko.
Bertaratzeko asmoa izanez gero, lehenbailehen izena eman ezazu,
leku mugatuak baitaude.
|