[EUSKARA]
Bihar, martxoak 30, Palestinar Lurraren Eguna da. Egun berean 1976an, palestinarrek greba orokorrerako deialdia egin zuten Israelen etengabeko lur lapurretak salatzeko asmoz. Israelgo Armadak zazpi palestinar gazte hil zituen, 2.100 lur hektarearen konfiskatzioagatik manifestatzen ari zirela.
Ordutik, martxoak 30 bakoitzero Palestinako herriaren borroka omentzen da. Palestinarrek haien lurrengan dituzten eskubideak aldarrikatzeko, olibondo bat landatzen dute urtero sinbolo gisa.
Mundubatetik omenaldi horrekin bat egin nahi dugu Gazako Iparraldeko emakume baserritarren lan paregabea zurekin partekatuz, bideo baten bidez. Egiten duten lana ezinbestekoa da nekazaritzarako eta haien garapen ekonomikorako. Bideoan agertzen den proiektuai Union of Agricultural Work Committees (UAWC) eta Mundubaten babesarekin garatu da.
Gora Palestinako herriaren askapen borroka!
|