En ella podemos encontrar, como principal funcionalidad, un directorio de profesionales de Navarra, en el que los usuarios y usuarias podr谩n realizar b煤squedas por profesi贸n o ubicaci贸n, en una base de datos en la que los profesionales podr谩n mostrar un perfil con toda su informaci贸n, descripci贸n de su actividad, tareas que realizan, datos de contacto para que los usuarios puedan contactar con ellos o, si lo prefieren, chatear de forma privada para realizar petici贸n de presupuestos, o cualquier otra consulta, para facilitar el acuerdo de contrataci贸n del profesional.
Animamos a todas aquellas personas interesadas de descargarse
Lan Autonomoaren Ataletik atsegin handiz jakinarazten dizugu
ezen, zenbait hilabetetan lanean aritu eta gero, prest dagoela eta berehala
jarriko dela erabilgarri Nafarroako Lan
Autonomoaren APPa.
Aplikazioaren funtzionalitate nagusia Nafarroako profesionalen direktorioa da. Bertako datu-basean, erabiltzaileek lanbidearen edo kokalekuaren araberako bilaketak egin ahal izanen dituzte; izan ere, datu-basean, profesionalek beren profila erakutsi ahal izanen dute, eta informazio guztia paratu: jardueraren azalpena, zer lan egiten dituzten, harremanetarako datuak, erabiltzaileak haiengana jo dezaten, edo, nahiago badute, modu pribatuan txateatu, eta aurrekontuak eskatu edo beste zernahi kontsulta egin dezaten, hori guztia profesionala kontratatzeko akordioa erraztearren.
Datu base horretan erregistratu ahal izanen da bertan parte hartu nahi duen Nafarroako Foru Komunitateko edozein profesional, erabat doan erregistratu ere. Era berean, profesionalak bilatu beharra duen erabiltzaile oro ere erregistratu beharko da. Hala egitea nahitaezko baldintza da profesionalari banan-banan kontsulta egiteko aukera aktibatzeko.
Gainera, kontratatzaileak iruzkin bat idatzi ahal izanen du profesionalak egin duen lanari buruz, baita puntuazio bat gehitu ere. Datu horiek bilaketetan agertuko dira, gainerako erabiltzaileei profesionala aukeratzen laguntzeko.
Bestalde, Nafarroako Lan Autonomoaren aplikazioak lan autonomoari dagozkion albiste eta gertakizun interesgarri guztiak erakusten ditu, www.navarraemprde.es webgunekoak alegia, baita Nafarroako sare profesionala hobetzen laguntzen duten erakunde laguntzaile guztien informazioa ere.
Dagoeneko 300 autonomo daude aplikazioan, Nafarroako sektore adierazgarri askotakoak, interesgarria iruditu baitzaie bitarteko berri hau baliatzea beren lan-eskaintza ezagutarazteko.
Aplikazioa deskargatu eta haren profilak sortu nahi dituzten pertsona guztiak animatu nahi ditugu hala egitera, une zail hauetan beren lana sustatu eta beren jarduera sustatzeko baliagarria izanen zaielakoan.
Hemendik deskarga dezakezu APPa: Apple Store y Google Play