Nolakoak
izango dira nekazaritzan jardungo duten hurrengo belaunaldiak eta nolako
politika publikoak behar ditugu belaunaldi horiek sustatzeko? Galdera
hauei erantzuteko 2018an Etxalde-Nekazaritza Iraunkorra Mugimenduak eta
Bizilur Elkarteak abiatutako ikerketaren emaitza jasotzen dugu
liburu honetan.
Orain arte nekazaritza-eredu jasangarri bat bultzatu duten proiektuak
aztertzen ditugu (politika hegemonikoek eredu intentsiboa eta
menpekotasuna bultzatzen badute ere, nola jarraitu duten aurrera
ulertzeko); agerian ez dauden baserritarren profilak ikusarazten ditugu
eta, bukatzeko, Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB)
erreformaren gako nagusiak azaltzen ditugu.
Tokiko administrazioak funtsezkoak dira gure lurraldeen garapena eta nekazaritza
iraunkorra bultzatzeko. Argitalpen hau zuentzat erabilgarria izan dadila
espero dugu, informatzeko eta bide honetan ekintzak abiatzeko.
Etxalde – Nekazaritza Iraunkorra eta Bizilur Elkartea
|